Edukira joan

Geografia (Ptolomeo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Klaudio Ptolomeoren idazlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Geografia (Estrabon)».
Geografia
Klaudio Ptolomeoren Geografia idazlaneko Iberiaren mapa, tartean Baskonia agertzen delarik.
Datuak
IdazleaKlaudio Ptolomeo (II. mendea)
Generoakronika
Jatorrizko izenburuaΓεωγραφικὴ ὑφήγησις
Hizkuntzaantzinako greziera
HerrialdeaErromatar Inperioa

Geografia edo Munduko Atlasa (jatorrizko antzinako grezieraz: Γεωγραφικὴ ὑφήγησις) II. mendean, Alexandrian, Klaudio Ptolomeo greziar geografoak idatzia, II. mendeko geografia jakintza guztia azaltzen duen idazlana da. Zortzi liburutan banatutako hiru zatiz osatua dago.[1]

Lehenbiziko liburuko aurreneko zatian, hitzaurre edo sarrera modukoan, kartografia lanak eta proiekzioak burutzeko metodologia ezartzen da. Zazpigarren liburuko bigarren zatian, ekumene edo mundu ezaguneko 5.000 leku inguru katalogatzen ditu. Latitudeak nahiko zehatzak diren bitartean, longitudeetan Ptolomeok akatsak egin zituen, kalkuluak gauzatzeko unean Lurraren benetako neurriak erabili beharrean, garai hartako ustezko neurri askoz ere txikiagoak erabili baitzituen; hots, benetako neurrietatik hurbilago zeuden eta bere maisu Eratostenesen datuetan oinarritu beharrean, Posidonio eta Marino Tirokoaren kalkuluetan oinarritu zen. Azken liburuaren amaierako zatian mundu ezaguneko 27 mapa gehitu zituen.

Ptolomeoren Geographia izan zen antzinako literaturaren suntsipen orokorretik salbatu zen lan kartografiko bakarra, eta geografia modernoaren garapenean eragin handiena izan zuen testu klasikoetako bat. Mendebaldeko Erdi Aroko zientziarako ezezaguna izan zen, eta Errenazimenduaren hastapenetan berraurkitu eta inprentaren asmakuntzari esker lana zabalkuntzea erraztu zuen, benetako argitalpen-arrakasta bihurtuz. Edizio inkunableen artean, 1482 eta 1486ko Alemaniako Ulm hirikoa nabarmentzen dira, Alpeetatik iparraldera dauden lehenak.

Bien eredua izanz en Dominus Nicolaus Germanusek zabaldutako bertsioa, Jacobus Angelusen itzuli zuena. Mapak folio bikoitzean estanpatuta daude, eta xilografiak zakar samarrak dira, baina argiak. 1482ko edizioak mapa berriak gehitu zizkien Ptolomeoren 27 lan klasikoei (Tabula Moderna Hispanie, Tabula Moderna Francie, Tabula Moderna Italie, Tabula Moderna Terre Sancte eta Tabula Moderna Prussie, Livonie, Norbegie et Gotcie).[2]

  1. (Gaztelaniaz) Chaín-Navarro, Celia. (2016-06-30). «La «Geografía» de Ptolomeo: El primer atlas del Mediterráneo» Blog Cátedra de Historia y Patrimonio Naval (kontsulta data: 2025-09-05).
  2. «Biblioteca Histórica Marqués de Valdecilla» biblioteca.ucm.es (kontsulta data: 2025-09-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]